XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bigarren atala. Larrain bakarrik, gero Lide, Mañu ta Gasparr.Larrain: ¿Nork esaten dio ezetz?.
Nik beintzat ezin det.
Emaztea il eta orixen besterik etzait gelditu.
¡Zer egin bear det nik, bere zoriona besterik! ¡Eta ain ona da ta!.
Etzayo gogoratzen iñork ere gaiztakeririkan egin lezakeanik ¿Nola ba?.
Guztiok bera bezelakoak ba-giña, ludi au zeru ederr bat izango litzake.
(
¡Ixildu ditu! Zerbait esango zien, egunero baño geyago eskuba zabalduaz, ta or dijoaz txintik atera gabe.
¿Mañu aztiaz zer egin ote du?.
(
¡Ez al du gora ekarriko! Diranak dirala, gora datoz ba....
(
(
(-
Lide: ¡Azketzi, aita! Jo egin dute, ta berrizere arrapatuko ba'lute, beste orrenbeste egingo lioteke onenean.
Orrengatik etxean eduki nai det, besteak joan bitarrtean.
Larrain: ¿Eta zergatik ez dezu eskaratzean utzi?.
Lide: Morroyak ere ezin ikusi dute.
Larrain: Zerbaitegatik izango da.
(